Hernaniko San Juan jaiak
2017/06/19 - 2017/06/27

12:00

Hernani
Gipuzkoa
Sanjuanes_hernani
AIPAMENAK

Ekainaren 10etik 27ra Hernaniko herriak San Juanetako festak ospatuko ditu beste behin. Kirola, musika, gastronomia, jokoak... egitarau anitza prestatu du Hernaniko Udalak. Ekainaren 17an iritsiko da festetako lehenengo egun handia, Azeri Bila lasterketarekin.

Ekainaren 23an izango da Hernaniko festetako egun handia, San Juan egunaren bezperan. Goizeko 12:00etan emango zaie hasiera ofizialki festei, herriko banderaren jazoerarekin. Sanjoan Konpartsa arduratuko da aurten bandera jasotzeaz. 

Arratsaldeko 18:00etan irekiko dituzte txosnak eta 20:30 Hernaniko Musika Bandak Sanjoan Martxa joko du herriko kaleetatik. Gaueko 21:30etan piztuko dute San Juan sua, herritarren aurreskuekin batera.

Ekainaren 24an Mendirik Mendi doinuarekin ekingo diote egunari Hernaniko Musika eta Txistulari bandek, goizeko 9:00etan. Ondoren, Gudarien plazan izango dira bi bandak kontzertu bana ematen, eguerdian. Arratsaldeko 19:00etan, berriz, Euskal udaberria kalera bakea eta askatasuna irabaztera manifestazioa eta ekitaldia egingo da Gudarien plaza. Gauean Reggae talde desberdinak oholtza gainera igoko dira.

Ekainaren 26an Elkartasun Eguna ospatuko da. 19:00etan batukada feminista abiatuko da txosnetatik eta 21:00etan presoen aldeko afaria eginen dute Hernaniko plaza berrian. Afalostean Skakeitan eta Huntza taldeek kontzertu bana eskainiko dute Gudarien plazan.

Ekainaren 27an San Joan Konpartsak herriko banderak jaitsiko dituzte gaueko 24:00etan, Hernaniko Jaiei amaiera emanez. Ondoren, zezen suzkoa eta Los Incasables txaranga herriko kaleetan ibiliko dira. 


 

ORDUA

12:00

KOKAPENA
Gvdarien Plaza, 1, 20120
Hernaniko Udaletxea
Hernani
Gipuzkoa