Hiritar astronomia topaketa
2017/08/10 - 2017/08/12

17:00

Donostia
Gipuzkoa
ETIKETAK: Tabakalera
Encuentro_de_astronomia_ciudadana
AIPAMENAK

Espazioaren behaketarako lagungarri diren tresnak eraikiz eman genituen iaz astronomia hiritarraren arloan lehen urratsak. Esperientzia hura abiapuntu bezala hartuta, modu zabalago batean helduko diogu gaiari oraingoan, lantegiak, solasaldiak eta behaketa-irteerak uztartzen dituen hiru eguneko proposamena antolatuta.

Aurten Aranzadi Zientzia Elkartearen elkarlanean hainbat jarduera antolatu ditugu: zeruko mekanika ulertu eta izar-erloju bat eraikiko dugu familiekin, teleskopio bat eraikitzeko lantegia izango dugu, baita astro-argazkilaritzaren inguruan hitzaldi bat.

Eta ikasi duguna praktikan jartzeko gauean perseidak ikusteko ireteerak egingo ditugu.

Programa
10/08/2017
17.00-20.00 Teleskopio bat eraikitzeko lantegia: David Pello

11/08/2017
11.00-13.00 Izar-erloju bat eraikitzeko lantegia: Virginia Garcia (Aranzadi ZE) +  Manex Izagirre
16.00- 7.00 Hitzaldia- solasaldia: Astrofotografía: Mikel Castander (Aranzadi ZE), Alberto Castrillo (Aranzadi ZE), Juan Carlos Martín (Aranzadi ZE), Eduardo Zubia (Aranzadi ZE).
17.00-20.00 Teleskopio bat eraikitzeko lantegia: David Pello
22.00: Behaketa-irteera ez-formala
        

12/08/2017
11.00-13.00 Teleskopio bat eraikitzeko lantegia: David Pello
19.00-03.00 Aranzadirekin irteera // Iso // Perseidak // Izen-emateak: Aranzadi ZE (943 46 61 42 edo idazkaritza@aranzadi.eus)
22.00: Hirikilabs +  Aranzadirekin irteera ez-formala. Lantegietan parte hartzen dutenekin, lekua adosteko.

ORDUA

17:00

KOKAPENA
Andre zigarrogileen Plaza, 1
Tabakalera. Hirikilabs
Donostia
Gipuzkoa
LOTURAK