Hitzaren Dantza 2017
2017/09/17

11:00

Getxo
Bizkaia
Kartela
AIPAMENAK

Irailaren 17an Hitzaren Dantza jaialdiaren hirugarren edizioa izango da Getxon, euskal kulturaren zale eta jarraitzaileentzako hitzordua. Goizeko 11etan hasita, bertsolari, dantzari, soinujole, txistulari, panderojole, txalapartari, abeslari, joaldun eta euskaltzale aldra batek ibiliko ditu Algortako kaleak eta plazak.

Ekimena 2015ean sortu zen, ALBEren 35. urteurrenean. Hiru urteko ibilbide labur honetan, progresio handia egon da, bai kantitatean, bai eta kalitatean ere.

Jaialdiak betiko formatuari eutsiko dio aurten ere. Goizean kalejira eta zazpi geldialdi izanen dira, denak gune desberdinetan. Simon Otxandategiko joaldunak ere kalejiran parte hartuko dute.

Bazkaria San Nikolas plazako frontoian egingo da, 200 lagunentzako tokiarekin. Bazkalostean, iazko moduan, txalaparta, bertsoak, kantuak eta dantzak izango dira. 18:00etan hasita eta 21:00ak arte, erromeria izanen da Garilak 26 taldearekin.

ORDUA

11:00

KOKAPENA
Salsidu Hiribidea, 20, 48991 Andra Mari
Algorta
Getxo
Bizkaia