Homofobia eta transfobiaren aurkako gaualdia
2017/05/19
Baiona
Lapurdi
Homofobia
AIPAMENAK

Maiatzaren 19an Homofobiaren eta transfobiaren aurkako jardunaldia egingo da Baionako Atalante zineman, Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira Les Bascos elkarteak antolatuta.

Elkarteak adierazi duenez, Estatu frantziarrean talde ultra kontserbadoreek sexu bereko pertsonen ezkontza eskubideen aurka zabaldu zuten kanpainia lasaitu den arren, homofobia edo transfobia ekimenetan parte hartzen duten pertsonen kopurua ere igo dela azaldu dute.

SOS Homophobie txostenean agertzen den moduan, homofobia kasuak %19an gora egin dute 2016. urtean. Baina kontuan izan behar da datu horiek diskriminazio mota honen kontra borroka egiten duten elkarteek biltzen dituztenak besterik ez direla, eta ezkutuan gehiago izango direla, beraz ezin da jakin benetan homofobiaren arazoaren benetako maila nolakoa den.

Jazarpenak eremu ugaritan ematen direla kontuan izanda (sare sozialak, eskolak, lantokiak, kalean...), oso arazo konplexuaren aurrean aurkitzen gara, horietako batzuk «bortizkeri handikoak» direla kontuan izanda.

Horregatik, maiatzaren 19an, gaualdia izango da Baionako Atalante zineman, homofobia eta transfobiaren aurka borrokatzeko.

KOKAPENA
7 Rue Denis Etcheverry
Atalante zinema
Baiona
Lapurdi