Iberiar hegazti sarraskijaleei buruzko erakusketa
2017/09/02 - 2017/12/10
Donostia
Gipuzkoa
Hegaztiak
AIPAMENAK

Irailaren 2tik abenduaren 10era bitartean iberiar hegazti sarraskijaleei buruzko argazki erakusketa egongo da Donostian, Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean. Ramon Arambarri eta Mario Bregaña argazkilarien ‘Iberiar hegazti sarraskijaleak’ izeneko erakusketa da ikusgai egongo dena.  

Cristina Enea Fundazioak azaldu duenez, hegaztiak eta beren hegan egiteko gaitasunak gizakia betidanik liluratu dituzten arren, nekrofagoen edo sarraskijaleen elikadura motak kontrako jarrera sustatu izan du, arbuioa eta jazarpena eraginez. Zenbait kasutan, beren kokapen ekologikoak eta historia naturalak oso zaurgarriak egin dituzte giza-interferentziekiko, gaur egungo beren populazioak egoera larrian kokatuz.

Nolanahi ere, naturako materialen birziklatze lanean duten partehartzea dela eta, oso zerbitzu ekosistemiko garrantzitsuak betetzen dituzte, askotan onarpenik izan ez arren.

Hegazti nekrofagoek askotariko lumajeak, formak eta itxurak argazkigintzarako aukera amaigabeak eskaintzen dituzte. Horixe baliatu dute Ramón Arambarrik eta Mario Bregañak, mendi garaietako eta eremu bakartietako ikur diren espezie horien alor eder eta misteriotsuenak antzemateko.

KOKAPENA
Mandasko Dukearen Pasealekua, 66, 20012
Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean
Donostia
Gipuzkoa