Igartubeitiko Baserri Eguna
2017/06/18

12:00 - 17:00

Ezkio-Itsaso
Gipuzkoa
Igartubeiti
AIPAMENAK

Ekainaren 18an Baserri Egunaren bederatzigarren edizioa egingo da Igartubeitiko baserri-museoan. Ekitaldiak goizeko 12:00etan hasi eta arratsaldeko 17:00etan amaituko dira. Garapen iraunkorrari buruzko jardunaldiak egingo dira, gure egunerokoan ingurumena zaindu eta babesteko egin dezakegunari buruzko gogoetak eta ekintzak mahai-gainean jarriz. 

Jakoba Errekondo arduratuko da jardunaldiak irekitzeaz, eguardiko 12:00etatik aurrera, Igartubeitiko baratze ekologikoari buruzko solasaldiarekin. Ordu berean, Ekoguneak belar-meta tailerra egingo du, 5etik 12ra urte bitarteko haurrei zuzendua. Parte hartzaileek belar-metaren garrantzia eta sinbolismoa ezagutuko dute eta beraien belar-meta egingo dute. 

14:00etan bazkari begetarianoa izango da, Bertatik Bertara produktuekin egina. Baserritarren beharretatik abiatuta, tokiko ekonomia sendotu eta euskualdeko autonomia areagotzeko helburua duen zerbitzua eskaintzen du enpresak. 

ORDUA

12:00 - 17:00

KOKAPENA
Ezkio bidea z/g, 20709
Igartubeiti
Ezkio-Itsaso
Gipuzkoa
LOTURAK