II. Azpeitiako Sare Kros Herrikoia
2017/05/20

11:00.

Azpeitia
Gipuzkoa
Sare_kros
AIPAMENAK

Maiatzaren 20an jokatuko da Azpeitiako Sare Kros Herrikoiaren bigarren edizioa, #Salatzenduteguna-ren ospakizunen baitan.

Irteera goizeko 11:00etan izango da herriko plazatik. 5,6 kilometroko distantzia igaro ostean, parte hartzaileak berriz plazara itzuliko dira, amaiera gunera. Behin lasterketa bukatuta, hamaiketakoa eta opari banaketa izango da korrikalari guztientzat.

Proban parte hartu ahal izateko ez da beharrezkoa izango txip elektronikoa izatea. Dortsalak egunean bertan jaso beharko dira, plazan, goizeko 09:30eatik 10:30eara. Dutxa zerbitzua ere eskainiko da pilotalekuan.

Izena emateko epea maiatzaren 5etik 18ra bitartean luzatuko da, edota 275 parte hartzaileren geheingo kopurura heldutakoan.

II. Azpeitiako Sare Kros Herrikoia #Salatzenduteguna-ren baitan ospatuko da, maiatzaren 20an, non lasterketaz gain beste hainbat ekitaldi izango diren, hala nola: zumbatoi familiarra, paella txapelketa, herri bazkaria, umeentzako gunea, manifestazioa edota kantu afaria. 

ORDUA

11:00.

KOKAPENA
Herriko plaza
Azpeitia
Gipuzkoa
LOTURAK