Ikuska, Pasaiako badiako film laburren erakusketa
2017/11/11 - 2017/11/19
Pasaia
Gipuzkoa
Ikuska
AIPAMENAK

Ikuska Pasaiako Badiako Film Laburren Nazioarteko XIX erakusketa azaroaren 11n abiatuko da Trintxerpen, eta azaroaren 19ra arte luzatuko da.

Aurten 114 herrialdetako proposamenak jaso ditu erakusketak. Afganistan, Hego Korea eta Filipinetako lanak heldu dira lehen aldiz, aurretik inoiz ez baitziren herrialde horietako filmak hautatuak izan. Aurkeztutako lan guztietatik 69 hautatu dira Ikuska erakusketako sail ezberdinetan parte hartzeko: Sail ofiziala, Mintzalagun, Emea eta Anitza, Gauguasa eta Intriga eta beldurrezko bat. Sail horiez gain, Ospatzen saila ere antolatzen da: oraingoan Kimuak ekimenari eskainiko zaio, eta bederatzi film labur proiektatuko dira.

Ikuskako lehiaketako bost sailak Juanba Berasategi aretoan eta Trintxerpeko Alkateordetzan proiektatuko dira.

KOKAPENA
Juanba Berasategi aretoa + Trintxerpeko Alkateordetza
Pasaia
Gipuzkoa
OSAGARRIAK
LOTURAK