‘Ilustrazioek hitz egiten dutenean’
2017/04/23
Gasteiz
Araba
Ilustrazioekhitz
AIPAMENAK

‘Ilustrazioek hitz egiten dutenean’ ekimena apirilaren 23an ospatuko da Gasteizko Oihaneder euskararen etxean, ‘Saski Naski’ sorkuntza artistikoaren zikloaren baitan.

Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, literaturako ilustrazioak izango dira protagonista, Euskal Herriko hiru ilustratzaileren zuzeneko emanaldi batekin: Elena Odriozola, Maite Gurrutxaga eta Helena Azkarragaurizar.

Ilustratzaile bakoitzak dituen marrazketarako gaitasunak ikusi ahalko dira zuzenean, Iñigo Astiz idazlearen testuak ilustratuz. Euskal marrazkilariek duten kalitatea agerian jarri ahalko da.

Elena Odriozolak (Donostia, 1.967) marrazki ugari argitaratu ditu bai Euskal Herriko eta baita atzerriko hainbat aldizkaritan ere. Euskadi Saria (2009 eta 2013) eta Bratislavako Ilustrazioen Nazioarteko Biurteko Urrezko Sagarra (2015) sariak irabazi ditu.

Maite Gurrutxaga (Amezketa, 1.983) Arte Ederrak karrera ikasitako euskal ilustratzailea da, pinturan espezializatua. Ilustrazioa dekorazio soila ez dela aldarrikatzen du, irakurtzen denaren gainean egindako hausnarketa baizik.

Azkenik, Helena Azkarragaurizar (Arrasate, 1992) autoargitalpenean eta fanzineen munduan murgildutako ilustratzailea da. Gaurkotasunean oinarritutako bizipenak izan ohi dira bere obren abiapuntu zein helmuga.

KOKAPENA
Fray Zacarías Martínez kalea 2
Oihaneder euskararen etxea
Gasteiz
Araba