IV Sagardo apurua
2017/12/06 - 2017/12/10
Donostia
Gipuzkoa
Apurua_naiz
AIPAMENAK

Sagardo apurua jaia abenduaren 6tik 10era ospatuko da Donostiako Boulevardean berreraikiko den baserri tolarean. Bost egunetan zehar, sagar eta sagardoaren kulturarekin zerikusia duten hainbat ekitaldi izango dira.

Festaren helburua da sagardoaren kultura jendeari zabaltzea, garai bateko ohiturak eta gaur egungo joerak azaltzea, 2017ko uzta berria aurkeztea eta eragile ezberdinen arteko elkarlana bultzatzea Donostian.

Horrela, sagado desberdinak dastatu, inguruko tabernetako pintxoak dastatu, bertso, trikitixa edo musikaz gozatu, sagardo dastatze maridatuetan parte hartu, herri kiroletan parte hartu, bolan parte hartu eta abar luze bat egiteko aukera izango du inguratzen denak. Gainera, Albaola Itsas Faktoriak urteroko ohitura mantenduz euskal itsasgitzaren inguruko erakusketa berezi bat eskainiko du.

KOKAPENA
Boulevard
Donostia
Gipuzkoa