Izaroko teila: ‘Honaino zabaltzen dira Bermeoko itxuginak!’
2017/07/22
Bermeo
Bizkaia
Teja
AIPAMENAK

Uztailaren 22a, Madalena Eguna, berezia da Bermeo eta Elantxobe herrientzat. Urtero bezala, Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek Izaro uhartea bere herriarena dela berretsiko du irrintzi eta bozina artean, teila itsasora jaurtikiz eta esaldi sinbolikoa errepikatuz: «Honaino zabaltzen dira Bermeoko itxuginak». Eta berriz ere itsas eta jai giroa urdin kolorez zabalduko da kostaldean.

Aurten itsasora jaurtiko den teila berezia izango da, izan ere, Alde Zaharreko sutean kaltetutako Bermeoko Udaletxearen teila bat izango da.

Milaka bisitari hurbilduko da Bizkaiko herrira kondaira zaharra gogorazteko: mundakarrek eta bermeotarrek auzi txiki bat zuten batzuek zein besteek Izaro irla eurena zela ziotelako eta estropada bidez konpontzea erabaki zuten. Proba uztailaren 22an egin zen, Elantxobeko herria epaile zela. Bermeoko trainera atera zen garaile eta geroztik urtero Madalena Eguna ospatzen dute Bermeon, Elantxoben eta Mundakan.

KOKAPENA
Portua
Bermeo
Bizkaia