‘JoLabs. Do it in Family III’
2017/09/16 - 2017/12/02

10:00

Donostia
Gipuzkoa
ETIKETAK: Tabakalera
Jolabs-do_it_in_family
AIPAMENAK

Do It In Family, familiartean elkarrekin proiektuak gauzatzeko ekimenaren hirugarren deialdia ireki dugu. Diseinua, fabrikazioa, elektronika edo ehungintza lantzeko laborategiak eskaintzen dituen aukerak ezagutu eta sormenari lekua utziko diogu familia bakoitzak gustuko duen eremuan proiektuak sortzeko.

Haur eta helduek elkarrekin, familian, parte hartuko dute eta denon artean erabakiko ditugu garatuko ditugun proiektuak. Egizu Zuk Zeuk (DIY) eta Egizu Gainerakoekin (DIWO) filosofietan oinarrituz, eta Egizu Familian (DIF) formatoa sortu dugu. Autoikaskuntza eta ikasketa kooperatiboa landuko ditugu, denon artean, bakoitzak dakiguna irakatsiz, gai desberdinak ikasi eta esperimentatuko ditugu.

Formato honen bidez zenbait familiak egin diguten eskaerari erantzuna ematen diegu, hau da, lantegietan Familian lan egingo dugu, baina baita familietan, elkarren artean lankidetza sustatuz. Haur eta helduen arteko lankidetza ere ezinbestekoa izango da lanak banatzerako garaian, haurrei ere beren lekua eta ardurak ematearren.

Garatuko diren proiektuak denon artean aukeratuko ditugu, bakoitzaren interes eta nahiak ezagutu ondoren. Bertan erabiltzen dugun teknologia ezagutu eta proiekturako erabili ahal izango da. Prozesu jarraia izango da, beraz, proiektu batzuk martxa hartzen duten neurrian familia eta proiektu berriak gehituko dira. Itxaron zerrenda bat sortuko da izen ematean, eta familia batzuk etortzeari utzi edo taldea nahikoa autonomo bilakatzen denean taldekide berriak gehituko dira.

ORDUA

10:00

KOKAPENA
Andre zigarrogileen Plaza, 1
Tabakalera. Hirikilabs
Donostia
Gipuzkoa
LOTURAK