Joseba Sarrionandiari buruzko jardunaldiak
2017/10/24 - 2017/10/28
Iurreta
Bizkaia
Sarrionandia
AIPAMENAK

Urriaren 9tik 28ra bitartera Joseba Sarrionandiari buruzko jardunaldiak ospatuko dira Iurretan. Jardunaldi hauen helburua Joseba eta bere lana herritarren artean ezagutzera ematea da, Sarrionandia Iurretan eta munduan kokatuz.

Horrela, jardunaldietan zehar, Sarionandiaren lan bibliografikoaren erakusketa egongo da ikusgai eta jendeak, ekintza ezberdinetan zehar, luburu batean idatzi egin ahal izango dio. Gainera, Iurretako 20 puntu esanguratsutan ezarriko dira Joseba Sarrionandiaren esaldi eta poema zatiak.

Egitarauaren ekitaldi nagusiak urriaren 24tik 25ra bitartean egingo dira- 28an ospatuko da garrantzitsuenetakoa, zeinean Iurretako Udalak, herriko elkarte eta eragileen laguntzaz, Sarrionandiari bere lanaren aitortza egingo dion.

Hala ere, urriaren 9an hasiko dira ekitaldiak ‘Paperezko hegoak’ izeneko 8-13 urteko haurrentzat
irakurketa klubarekin:
‘Izeba Mariasunen ipuinak’
‘Munduko zazpi herrialdetako ipuinak’
‘Ainhoari gutunak’

Sarrionandiari aitortza

KOKAPENA
Iurreta
Bizkaia
OSAGARRIAK