Julene Azpeitia ipuin lehiaketa
2017/07/13 - 2017/09/30
Zumaia
Gipuzkoa
Julene_azpeitia
AIPAMENAK

Julene Azpetia ipuin lehiaketaren 30. edizioa abian da eta parte-hartzaileek lanak entregatzeko aukera izango dute irailaren 30era arte.

Idatziaren gaia librea izango da eta parte hartu ahal izateko baldintzen artean, azpimarragarrienak dira idatzia euskara hutsean izatea, aurretik argitaratu gabe egotea eta 6-15 orri arteko luzera izatea. Lanak udaletxean edo posta elektronikoz aurkeztu ahal izango dira.

Sari banaketaren harira, Zumaiako Udalak izendatutako epaimahaiak ebatziko du lehiaketa eta  hiru sari banatuko dira: lehen saria 3.000 euro, bigarrena 1.500 euro eta hiugarrena 1.000 euro.

KOKAPENA
Foruen Enparantza Plaza
Zumaiako Udala
Zumaia
Gipuzkoa