‘Kalera’ martxa, errepresialiatuen eskubideen alde
2017/07/20 - 2017/07/27
Gernikatik Lakuntzara
Bizkaia eta Nafarroa
Martxa
AIPAMENAK

Kalera Kalera ekimenak antolatuta, preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko martxa egingo da uztailaren 20tik 27ra, Gernikatik Lakuntzara.

Zarautzeko hondartzan egindako aurkezpen ekitaldian, 338 toalla huts jarri zituzte, preso bakoitzeko bana. «Toalla horiek presoen lekukoa hartzen dute, eta helburua da lehenbailehen bakoitzaren gainean preso bat egon dadin eguzkia hartzen eta gure Kantauri itsasoaz gozatzen», adierazi zuten.

Martxa uztailaren 20an abiatuko da Gernikatik eta 27an bukatuko da Lakuntzan. Zortzi egun horietan hainbat herri zeharkatuko dituzte oinez, euskal preso politikoen, iheslarien eta deportatuen eskubideak aldarrikatzeko eta gatazka politikoaren ondorioak «behingoz» konpontzeko eskatzeko.

Lehen egunean Gernika-Busturia-Bermeo igaroko dituzte; bigarrenean Bermeo-Ea-Lekeitio; hirugarrenean Lekeitiotik Ondarroara joango dira; uztailaren 23an Ondarroa-Mutriku-Deba ibilbidea egingo dute; 24an Deba-Zumaia-Getaria; 25ean Getaria-Zarautz-Hernani, 26an Hernani-Anoeta-Ibarra; eta azken egunean Ibarra-Etxarri Aranatz-Lakuntza ibilbidea egingo dute.

Martxan jai giroa eta presoen eskubideen aldeko aldarria uztartuko dute, eta etapa bukaera bakoitzean kultur ekitaldiak izango dira.

Kalera Kalerak dei egin die herritarrei, eta batez ere gazteei, parte har dezaten. «‘Kalera’ martxa jendez bete behar dugu, kolektiboari babesa eman behar zaio. Bere eztabaida estrategikoa ia bukatzear dagoenean, sentitu behar dute ezker abertzaleko militantziaren maitasuna eta berotasuna».

Horrekin batera, gatazkaren konponbideak «integrala» izan behar duela adieraz zuten. «Presoak kalera ateratzea Euskal Herria bakean eta askatasunean bizitzeko ezinbesteko urratsa izango da».

Erreportajea NAIZen:

PASO A PASO DESDE GERNIKA A LAKUNTZA POR EL RETORNO DE LOS REPRESALIADOS

Lehen eguneko kronika: La marcha de Kalera Kalera completa en Bermeo su primera etapa

KOKAPENA
Gernika
Gernikatik Lakuntzara
Bizkaia eta Nafarroa
LOTURAK