Keixeta: abstrakziotik figuraziora
2017/05/09 - 2017/06/24
Donostia
Gipuzkoa
Keixeta_ekain
AIPAMENAK

Keixetak (Arroa 1963), artelanari artelan izaten utzi nahi dion artistak, erakusketa berri bat eskainiko du Donostiako Ekain galerian, hogei pintura eta zeramikaz osatua. Abstrakziotik figuraziora doan erakusketa ekainaren 24era bitartean izango da ikusgai.

Bi disziplinetan da maisua Keixeta, bai pinturan eta baita eskulturan, eta biak batera uztartzen ditu. Margolanarekin hasten da eta, bukatu baina lehen, eskulturari forma ematen hasten ziao, pinturak berak oraindik ez dituen elementuekin. Gero berriz margolanera itzultzen da eta, horrela, amaitu arte. «Ez naiz saiatzen eskultura bat margotzen edo margotu dudan koadroa eskulturara pasatzen. Batera egiten ditut, ez dakit esaten zein etorri den lehena eta zein ondoren».

Zumaian bizi da orain Arroako margolaria, eta hango paisaiek, koloreek eta naturako elementuek pisu nabarmena izan ohi dute bere obretan. «Gehienetan badute erreferentzia bat Zumaiako flyscharekin, harriaren kolorearekin, pixka bat organikoak dira. Nire obra askotan agertzen da flyscha eta inguruan ditudan paisaiak, baina inkontzientea da; margotu ostean konturatu izan naiz inguruak nire obran duen eragin horretaz eta badakit beste leku batean biziko banintz nire lana guztiz ezberdina izango litzatekeela».

Pinturez gain zeramikazko pieza zuriak ere aurkitzen dira erakusketa honetan, artearen munduan murgiltzen hasi zen garaian sortuak.

KOKAPENA
Iñigo Kalea, 4
Ekain galeria
Donostia
Gipuzkoa
LOTURAK