‘Kilometroak’, ‘Lekaixoka!’ lemapean
2017/09/24
Oñati
Gipuzkoa
Kilometroak_lekaixoka
AIPAMENAK

Irailaren 24an ikastolen aldeko Kilometroak festa handia ospatuko da Oñatin. Txantxiku ikastola ari da antolakuntza lanetan eta ‘Lekaixoka!’ lemapean egingo du aurtengo edizioa. Lau gune nagusi izango dituen zirkuitu «eroso eta atsegina» prestatu dute, bost kilometro inguru eta lau gune nagusi izango dituena.

lehenengo gunea Oñatiko plazakoa izango da, hau, handiena izango da eta bi zati nagusitan banatuko da: plaza eta frontoia. Frontoian haurrei zuzendutako ekintzak kokatuko dira eta plazan adin guztietarako kontzertu eta ekintzak aurkitu ahal izango dira.

Bigarren gunea San Martinen kokatuko da; hirugarrenak Asentzio ingurua hartuko du eta laugarrena Santa Lutzian izango da. Hauetaz gain, Eroskiko aparkalekuan artisau eta euskal kulturgintzaren txokoa kokatuko da.

Ibilbideak bi sarrera nagusi izango ditu eta sei parking erraldoi atonduko dira. Haietako bakoitzetik autobus zerbitzua eskainiko da Oñatiko erdigunera iristeko.

KOKAPENA
San Juan Kalea, 1, 20560
Txantxiku ikastola
Oñati
Gipuzkoa