Koldobika Jauregiren azken lanak
2017/07/06 - 2017/09/09

astelehenetik larunbatera 11:30/13:30 - 17/20:30

Donostia
Gipuzkoa
Koldobikaa
AIPAMENAK

Koldobika Jauregi artista gipuzkoarrak erakusketa berria du Donostiako Ekain galerian. Mostra berri honetan, bere azkenengo egur, burni eta paper lanak daude ikusgai.

Alkizan jaiotako eskultoreak natura arte-espresio bihurtzeko ahalegina egiten du bere lanetan, eta, horretarako, material eta teknika askorekin lan egiten du; egurra, burdina, harria, xilografia, collagea, eskultura... Artistarik osoenetakoa eta berebiziko erreferentea da, gaur egungo euskal eskulturan.

Erakusketa uztailaren 6tik irailaren 9ra arte izango da ikusgai.

ORDUA

astelehenetik larunbatera 11:30/13:30 - 17/20:30

KOKAPENA
Iñigo kalea, 4
Ekain galeria
Donostia
Gipuzkoa
LOTURAK