Kolonbiako bake prozesuari buruzko zikloa
2017/09/14 - 2017/10/10

19:00

Hernani
Gipuzkoa
Image001
AIPAMENAK

Mundubat, AMHER-SOS Arrazakeria, Kontrakantxa eta Molotof Irratia erakundeek Kolonbiako Bake prozesuari eta Giza Eskubideen errealitateari buruzko zikloa antolatu dute irailaren 14tik urriaren 10era bitarte. Dokumental ziklo honetan hiru film aurkeztuko dira: Colombia Invisible, Territorio de la Memoria eta La Paz Insurrecta. Proiekzio guztiak arratsaldeko 19:00tan izanen dira, Hernaniko Biteri Kultur Etxean.

Proiekzio hauen bidez Kolonbian gertatzen diren Giza Eskubideen urratze eta zapalketa, jendearen borroka desberdinak eta bertan lan egiten duten erakundeak ezagutzeko aukera izango dugu. Kolonbiako egoera orokorra eta honen inguruan egin daitezkeen irakurketa anitzak aurkeztuko dira. Gainera, Kolonbiako Emakumeen ikuspuntua landuko da ziklo honetan. Proiekzio bakoitzean gaia gertutik ezagutzen duten gonbidatuak izango dira.

ORDUA

19:00

KOKAPENA
Nafar Kalea, 18, 20120
Biteri Kultur Etxea eta Kontrakantxa gaztetxea
Hernani
Gipuzkoa
OSAGARRIAK