Korterraza film-laburren jaialdia
2017/07/01 - 2017/09/17
Zenbait herrialde
Araba
Kortezarra
AIPAMENAK

Uztailaren 1etik irailaren 7ra bitartean Korterraza film-laburren jaialdia izango da Araban.  Jaialdia zenbait herritatik pasatuko da, film-laburrak proiektatzen, masterclass-ak eskaintzen, umeentzako tailerrak ematen...

Film-laburren emanaldiak ez dira soilik helduei zuzendutakoak izango, emanaldi berezi batzuk egongo baitira non umeei zuzendutako film laburrak proiektatuko diren. Hamar film-labur aukeratu dituzte; horiek izango dira herrietan proiektatuko direnak.

Jaialdiak Gasteizen izango du hiru egunez bere lokalizazio finkoa, uztailaren 20tik 22ra bitartean. Hiriko emanaldiak 22:00etan izango dira ta, horretaz aparte, kontzertuak ere egongo dira: uztailaren 20an, The Excitements; 21ean, Delaporte eta 22an, Kodigo Norte + DJ Loro.

KOKAPENA
Zenbait herrialde
Araba
OSAGARRIAK
LOTURAK