Larraun ibarraren eguna
2017/06/17 - 2017/06/18
Larraun bailara
Nafarroa
Larraun
AIPAMENAK

Larraun ibarraren eguna ospatuko daekainaren 17 eta 18an. 
Hamasei kontzejuk osatzen dute ibarra, Aldatz, Arruitz eta Uitzi jendetsuenak izanik. Txandaka antolatzen dute urtean behin are gehiago batzen dituen festa. Jarduera anitz eginen dira egun horretan, hala nola haurrentzako programa osatu bat, herri kirolak, herri bazkaria, jolasak, musika edo bertsolariak.

Garai bateko Plazaola trenaren ardatzaren bete-betean eta Aralar mendiko magalean, Larraun ibarrak landaredi berdea eta sarria du urte guztian zehar. Arkitektura sendoko herri eta baserriak harrapatuta gelditzen dira bertako leku interesgarrienak biltzen dituen bidexka-sare batean.

Larraungo iturburua bidea, Albiasuko behatokia eta Astitzen Mendukilo leizea bisitatzeko aukera aproposa eskaintzen du jaien honek.



 

KOKAPENA
Larraun bailara
Nafarroa