Lauroba + Burundanga
2016/05/28

22:30

Andoain
Gipuzkoa
1929320_10153352568211389_1092553610402191967_n_copy3_copy3
AIPAMENAK

Lauroba (argazkian) taldeak disko berria aurkeztuko du maiatzaren 28an Andoaingo gaztetxean! Emanaldian Burundanga talde donostiarra ariko da, ere.

Lauroba

Lauroba boskoteak berriz, orain gutxi argitaratu dute beraien azken lana, “IV” deiturikoa eta izenak ongi dioen bezala, beraien ibilbideko laugarren diskoa da. Mutrikun grabatu zuten “IV” eta bertako abestiak aurkezteaz gain beraien ibilbideko abesti ezagunak ere entzungai izango dira.

Burundanga
Donostiako lau gaztek osatzen dute Burundanga taldea. 2014an hasi zuten ibilbide berri bat laukote moduan, beste proiektu batean elkar ezagutu ondoren. 2015eko martxoan hiru abesti zituen EPa grabatu zuten Berako Mik estudioan eta horren ondoren, MusikIrun maketa lehiaketaren bosgarren edizioa irabazi zuen taldeak. Lehiaketak sarituta, bost abesti grabatu zituzten Berriozarko NX estudioan. Aurrez grabatutako EP-arekin batera, “Malus Domestika” lehenengo diskoa kaleratuko dute laster.

INFORMAZIOA ETA SARREREN SALMENTA

Sarrera 5 euro

ORDUA

22:30

KOKAPENA
larramendi 33
Gaztetxea
Andoain
Gipuzkoa