Lehen Mailako Aizkora Txapelketaren finala
2017/10/15
Donostia
Gipuzkoa
Aizkolaris
AIPAMENAK

Euskadiko Lehen Mailako Aizkora Txapelketaren finala Donostian jokatuko da, lehen aldiz azken 30 urteetan. Saioa urriaren 15ean, arratsaldeko 18:00etan, J.A. Gasca kiroldegian, izango da. Sarrerak 20 euro balioko du.

Irailaren 16an Abadiñon izandako kanporaketan sei aizkolari sailkatu ziren: Mikel Larrañaga, Iñaki Azurmendi, Ugaitz Mugerza eta Joseba Otaegi gipuzkoarrak, Aitzol Atutxa bizkaitarra eta Iker Vicente nafarra. Parte hartzaileek 12 pago enbor, lau kanaerdiko, lau 60 ontzako eta lau oinbiko moztu beharko dituzte.

KOKAPENA
Anoeta Pasalekua, 8, 20014
J.A. Gasca kiroldegia
Donostia
Gipuzkoa