Leioako Umore Azoka
2017/05/18 - 2017/05/21
Leioa
Bizkaia
Leioako-umore-azoka
AIPAMENAK

Leioako Udalak antolatzen duen Umore Azoka Leioa kaleko artisten azokak 18. edizioa egingo du maiatzaren 18tik 21era, eta mundu osotik heldutako 50 konpainia eta 150 emanaldi bilduko ditu. Erabateko estreinaldiak izango diren 21 ikuskizun eskainiko ditu, baita Estatuan estreinatuko diren bederatzi lan, kaleko bi estreinaldi eta ‘work in progress’ saio bat.

Parte hartuko duten konpainiak 500 proposamen baino gehiagoren artean aukeratu dira eta bertan egongo diren 22 euskal konpainietatik 14 inoiz ikusi gabeko ikuskizunekin izango dira.

Azokak irauten duen lau egunetan Leioara hurbiltzen direnek aukera zabala izango dute, modu librean edo antolatzaileek proposatutako ibilbide artistikoak jarraituz. Euskal Herriko konpainiei dagokienez, aurtengo edizioan talde hauek hartuko dute parte: Amaia Elizaran, Bilaka, Cía. Barré, Cía. Tornado, Compañía Eva Guerrero, Compañía Trotamundos, El Gran Rufus, El Mono Habitado, Ertza Dantza, Garazi & Cía., Haatik Dantza Konpainia, Hortzmuga Teatroa, Jaiotz Osa, Kukai Dantza & Brodas Bros, Lekittoko Deabruak, MDV Danza, Mugmus Laborategia, Shakti Olaizola, Teatro a la Boina, Tetes de Mûles, Trapu Zaharra, eta Turukutupá. Guztiek ikuskizun bana eskainiko dute, bi eskainiko dituen Haatik Dantza Konpainiak izan ezik.

Halaber, Euskal Herritik kanpokoko taldeei dagokienez, azpimarragarria da Kataluniako konpainien presentzia, bederatzi ordezkari bertatik helduko baitira. Gainera, Frantziako lau konpainia ere izango dira Leioan.

Aurtengo ediziorako aurreikusi diren jarduera paraleloen artean, hainbat erakunderen bilkurak daude, besteak beste, Sarea Antzokien Euskal Sarearena eta Patea Kaleko Arteen Profesionalen Elkartearena. Horrez gain, kaleko arteen gizarte balioari eta kontakizun mediatikoari buruzko gogoeta jardunaldiak eta Artekale Espazioan egingo diren topaketa azkarren edo 'speed meeting' izenekoen saioak ere egongo dira.

KOKAPENA
Herriko hainbat kaletan
Leioa
Bizkaia