Lekeitioko Musika Astea
2017/10/07 - 2017/10/14
Lekeitio
Bizkaia
Lekeitio
AIPAMENAK

Lekeitioko Musika Banda sortu zenetik 150 urte pasatu dira. Udal Artxiboan dauden dokumentuen arabera, 1867ko udaberrian gazte talde batek Lekeitioko Udalari musikarako dirulaguntza eskaria egin zion. Udalaren erantzuna urriaren 14an heldu zen eta musika-tresnak erosteko dirulaguntza emango zuela adierazi zuen. Segurutik, musika bultzatzeko asmoak aurretik ere bazeuden baina data hau da dokumentatua dagoena.

Mende eta erdiko historia luze horretan hamaika gora-behera izan dira bandan. Ehunka musikarik mantendu dute musika bizirik hainbat zuzendariren agindupean.

2017an 150 urte beteko dira musika bandak bere ibilbidea hasi zuenetik. Ospatzeko, urte osoko egitaraua prestatu du Lekitto Musika Bandak: kontzertuak, hitzaldiak eta musika astea, besteak beste. Horrez gain, bandaren historia laburbilduko duen dokumentala ere prestatu du.

‘12 hilabete 12 kontzertu’ lelopean, izenak adierazten duen bezala, hilero kontzertuak entzuteko aukera izango da: zazpi kontzertu Lekitto Musika Bandaren eskutik etorriko dira eta beste bostak kanpoko musika banden eskutik. Uztailean, Donostiako Orfeoia ere etorriko da Lekitto Musika Bandarekin kontzertua ematera.

Antolatutako hitzaldietan, musika bandak hainbat musika espresiorekin duen loturari buruz hitz egingo da, rockarekin edo jazzarekin, esaterako. Musika bandaren historiari buruzko hitzaldia ere egongo da.

Urrian, Musika Astean, herriko hainbat musika talderen emanaldiak izango dira. Aste horretan, bandaren historia laburbiltzen duen dokumentala ere estreinatuko da.

KOKAPENA
Zenbait tokitan
Lekeitio
Bizkaia