Lekeitioko Musika Astea
2017/10/07 - 2017/10/14

20:00

Lekeitio
Bizkaia
Lekeitiokobanda-150
AIPAMENAK

Urriaren 7tik 14ra izango da Lekeitioko Musika Astea. 2017an 150 urte beteko dira musika bandak bere ibilbidea hasi zuenetik. Ospatzeko, urte osoko egitaraua prestatu du Lekitto Musika Bandak: kontzertuak, hitzaldiak eta musika astea, besteak beste. Horrez gain, bandaren historia laburbilduko duen dokumentala ere prestatu du.

12 hilabete 12 kontzertu lelopean, izenak adierazten duen bezala, hilero kontzertuak entzuteko aukera izango da: zazpi kontzertu Lekitto Musika Bandaren eskutik etorriko dira eta beste bostak kanpoko musika banden eskutik. Uztailean, Donostiako Orfeoia ere etorriko da Lekitto Musika Bandarekin kontzertua ematera.

Antolatutako hitzaldietan, musika bandak hainbat musika espresioekin duen loturari buruz hitz egingo da, rockarekin edo jazzarekin, esaterako. Musika bandaren historiari buruzko hitzaldia ere egongo da.

ORDUA

20:00

KOKAPENA
Calle Abaroa, s/n, 48280
Eliza
Lekeitio
Bizkaia