Liburuaren Nazioarteko Eguna
2017/04/23
Donostia
Gipuzkoa
Libros
AIPAMENAK

Apirilaren 23an literaturarekin zerikusia duten proposamen ugari eskainiko dira Donostian, Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira.

Gipuzkoa plazan izango den liburu azoka izango da protagonistetako bat, goizeko 09:30eatik 21:00etara irekita egongo dena. Bertan, liburu denda ezberdinen eskaintzak aztertu ahalko dira, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuaren informazio guneaz gain. Jokin Mitxelena ilustratzaileeak egindako marrazkian oinarritutako orri-markagailuak ere eskuragai izango dira.

Bestalde, eguerdiko 12:00etan, ‘Bazen noizbait, nonbait, norbait’ ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da, KontuKantoi taldearen eskutik. Haur irakurleen sari banaketa ere izango da, 2016 urtean liburu mailegu gehien eskatu dituzten hamar umeekin.

11:00etatik 12:00etara bitartean ‘Gulliverren bidaiak’ argitalpenaren irakurketa eskainiko da Gipuzkoa plazan bertan. Ekimena, Iñaki Mendigurenek gidatuta, ingelesez eta euskaraz izango da.

Irakurketa publiko libre eta eleanitza ere izango da, 13:00etatik 14:30etara, non hamar minutuko txanden bidez, bakoitzak nahi duen testua irakurriko duen, edozein hizkuntzatan.

Arratsaldean jada, familientzako ikuskizun bat ikusi ahalko da arratsaldeko 17:00etan, Ana Apika ipuin kontalariarekin eta Intxitxu Valbuena gitarra jolearekin. Amaitzeko, 19:00etan, Joseba Irazokiren kontzertuak esango dio agur egunari.

KOKAPENA
Gipuzkoa plaza
Donostia
Gipuzkoa