Literaldia.cat
2017/04/19 - 2017/05/29
Barcelona
Barcelona
Literaldia17
AIPAMENAK

Bartzelonako hiria euskal literaturaren erakusleiho bilakatuko da apirilaren 19tik aurrera, bertako euskal etxean antolatutako Literaldia.cat ekimenari esker. Aurtengo egitaraua osatzeko proposamen ugari eskainiko dituzte, denak literatura, musika, ilustrazioa edota antzerako disziplinetan oinarrituz.

Hamahirugarren edizio honetan ziklo tematiko bat ere izango da Bartzelonako liburutegi ezberdinetan, euskal literatura eta kultura ahalik eta leku gehienetara zabaltzeko. Horretarako, ospatuko diren ekitaldi gehienak doakoak izango dira.

Euskal literaturan pisu nabarmena duten idazle ugarik hartuko dute parte Literaldia.cat jaialdian, besteak beste honako hauek: Bernardo Atxaga, Jabier Mugurza, Eider Rodriguez, Kirmen Uribe eta Miren Agur Meabe.

Hauek dira aurtengo egitarauean agertzen diren ekitaldietako batzuk: ‘El paraiso y los gatos’ Bernardo Atxaga eta Jabier Muguruzaren errezital musikatua (apirilaren 19an); Anariren kontzertua (22an); Eider Rodriguezen ‘Irakurle Kluba’ (25ean); Ander Elortegi eta Xabat Galletebeitiaren bertso saioa (maiatzaren 5ean); ‘Demano a les paraules’ poesia ikuskizuna (12an); ‘Cinc cèntims de la literatura en euskara’ hitzaldia (15ean); Kirmen Uriberen ‘Irakurle Kluba’ (23an) eta ‘Euskara kolokiala, euskara koloniala?’ (26an).

KOKAPENA
Carrer del Comte d'Urgell, 145
Biblioteca Esquerra de l'Eixample Agustí Centelles
Barcelona
Barcelona