‘Lurraren bihotzetik izarretara’
2017/09/16

18:15

Astitz
Nafarroa
Mendukilo_san_miguel_planetario_visita_cartel_abuztua_2017
AIPAMENAK

Plazaola Patzuergo turistikoak bisita gidatuak eta tailerrak antolatu ditu Aralar mendiaren inguruan irailaren 16ean. ‘Lurraren bihotzetik izarretara’ izenarekin, jarduerak Euskal Herriko mendi ezagunetarikoaren alde ezezagunena erakustea du xede.

Bidaia Mendizerraren erraietan hasiko da, Mendukiloko kobazuloetan, hain zuzen ere. Ondoren, eguraldiak laguntzen badu, Aralarko San Migeleko Santutegian bukaera izango du jarduerak.

Hiru kasuetan, azalpenez lagundutako bisita gidatuak egingo dira. Alde batetik, ikusentzunezkoa (kobazuloan eta tailer astronomikoan) eta bestetik, jarduera praktikoak (indar handiko teleskopioekin zeruaren behaketa barne hartzen duen tailer astronomikoa). Plazak mugatuak dira eta eskaintza bi talderen artean gauzatuko da (bata erderaz eta bestea euskeraz).

Hitzordua Mendukiloko kobazuloetan izango da 18:15etan. Bertan, 18:30ean izango da lehenengo bisita, ikusentzunezkoaz eta kobazuloaren bisitaz osatua dagoelarik (ordu bateko iraupena). Gero, Santutegira igo beharko da (kobazuloetatik 20km-tara) non 20:00-tatik Aurrera, otordu arina egiteko ordu bat eta laurdeneko tartea izango da. Bitartean, taldeka, Santutegiaren barnealdea ezagutzeko 20 minututako bisitak eskainiko dira.

ORDUA

18:15

KOKAPENA
Carretera Alli, s/n, 31879
Mendukiloko kobazuloa
Astitz
Nafarroa