XXXIII. Maiatz solasaldiak
2017/05/17 - 2017/05/25
Baiona
Lapurdi
Solasaldiak
AIPAMENAK

Maiatz argitaletxearen XXXIII. Solasaldiak maiatzaren 17, 18 eta 25ean izango dira. Lehen bi solasaldiak Baionako Euskal Museoan izango dira eta hirugarrena, Iruñean.

Hilaren 17an ‘Maiatzen bidean’ liburuaren aurkezpenarekin hasiko da ekimena, Euskaltzaleen Biltzarraren eskutik. Arratsaldeko 19:00etan izango da eta Mizel Jorajuria izango da bertan. 19:30ean, berriz, Itxaro Bordak (‘Odolak su gabe diraki antzerkiaz’) eta Juan Gorostidik (‘Zazpigarren heriotza liburuaz’) ‘Bakea nola? barkamena, damutzea eta urrikalmena literaturan’ izeneko hitzaldia eskainiko dute.

Bestalde, maiatzaren 18an, Maiatz 64 aldizkariaren aurkezpenean parte hartu ahalko da, arratsaldeko 19:00etan. Amaitzean, ‘Historia eta imaginarioa’ ekimena izango da, hiru idazle nafarren eskutik: Rosa Arburua (‘Historia sendimendutik’), Aingeru Epaltza (‘Hiri buruzagiak’) eta Luis Garde (‘Ezkabako ihesaz’). Bideo emanaldi bat ere izango da, ‘Irudipenezko istorioak’ titulupean.

Azkenik, maiatzaren 25ean, festa Iruñeara mugituko da, ‘Iruñea, hiri buruzagi. Baskoniatik Nafar Estatura’ bisita gidatuarekin, arratsaldeko 17:00etan. Ibilbidean zehar hiriaren irakurketa historiko-politikoa burutuko da. ‘Irudipenezko istorioak’ bideo emanaldiaren beste saio bat ere eskainiko da, arratsaldeko 19:00etan.

KOKAPENA
37 Quai des Corsaires
Euskal Museoa
Baiona
Lapurdi