Makailu Festa
2017/11/27 - 2017/12/02
Bilbo
Bizkaia
Makailu_astea
AIPAMENAK

Azaroaren 27tik abenduaren 2ra bitartean ‘Makailu Festa’ ospatuko da Bilboko Plaza Berriko Café Bilbao tabernak antolatuta. Makailua elikagai nagusi bezala hartuta, hainbat pintxo berezi eskainiko ditu tabernak, batzuk ezagunak jada eta beste batzuk espreski sortuak makailuari eskeinitako aste honetarako.

Ekimen honen bidez, Plaza Berria Bilboren parte bezala aldarrikatu nahi dute, antolatzaileen esanetan, bertan eman den turismoaren masifikazioa eta hostalaritza frankizien hedapenaren kontra eginez.

KOKAPENA
Plaza Nueva, 6
Café Bilbao
Bilbo
Bizkaia