Mareak Jaialdia
2017/10/09 - 2017/10/14

20:30

Bermeo
Bizkaia
Mareak_jaiadia
AIPAMENAK

Urriaren 9tik 14ra izango da Bermeoko Mareak Jaialdiaren edizio berria. Tradizioa eta abangoardia uztartzen dituen jaialdi honek Bermeoko herri kulturan mugarri izateko xedea du. Urriaren 9an New Model Army Bradford hiriko taldearen bizipenei eta abenturei buruzko dokumentala proiektatuko da Bermeoko Kafe Antzokian, 20:30ean.

10ean, berriz, Joseba Irazokiren kontzertua izanen da Beleza Malandra Ateneo kulturalean, arratsaldeko 20:30ean. Urriaren 11ean iritsiko da jaialdiaren kontzertu nagusia: Black Market Karma taldearena, Los Amantes eta Aries taldeekin batera. Kafe Antzokian izanen da kontzertua, gaueko 21:30etatik aurrera.

Hurrengo egunetan Emilio Villalva eta Sara Marina bikotea, Neonymos taldea, Honky Tonky Sanchez eta DJ Witxitaren kontzertuak izango dira ikusgai eta entzungai Bermeoko herrian.

ORDUA

20:30

KOKAPENA
Aurrekoetxea, 27 bajo, 48370
Kafe Antzokia, Beleza Malandra Ateneo kulturala...
Bermeo
Bizkaia