Baserri eta Okela Eguna
2017/05/20
Markina-Xemein
Bizkaia
Baserri_okela
AIPAMENAK

Maiatzaren 20an Baserri eta Okela Egunaren bosgarren edizioa ospatuko da Markina-Xemeinen,  Udalak eta Jai Batzordeak antolatuta.

Goizeko 10:00etan irekiko dira azokako ateak, eta ekoizleek eskaintzen dituzten produktuak erosteko aukera 15:00ak arte luzatuko da. Postuak Plazabarripean izango dira.

Dena den, azokaz gain beste hainbat proposamen ere izango dira goizean zehar, bildots pintxoen dastaketa, besetak beste, 12:30eatik aurrera.

Lorezaintza tailer bat ere eskainiko da, goiz osoan zehar, Sustraiak Naturak elkartearen eskutik. Bertan, Belartxoak prestatzeko eta loreontziak landatzeko aukera izango da, eskuak lurrez betetzeaz gain.

Ardi txakur erakustaldi bat ere burutuko da, non txakur ezberdinek bere gaitasunak erakutsiko dituzten. Aurten, gainera, ardi txirrista erraldoi bat jarriko dute, haurrek erabil dezaten.

Musika eskolako ikasleen kalejira ere izango da herriko kaleetan zehar, musikarekin giroa alaituz. Amaitzeko, arratsaldeko 19:00etan, Imuntzo eta Belokiren erromeriaz gozatzeko aukera izango da, Goikoportalean.

KOKAPENA
Plazabarripe
Markina-Xemein
Bizkaia