Memoriaren hilabetea, Elgoibarren
2017/09/16 - 2017/09/23
Elgoibar
Gipuzkoa
20994357_1444757572228627_4834533183374724536_n
AIPAMENAK

Elgoibar 1936 taldeak hainbat ekimen prestatu ditu irailerako, ‘Memoriaren hilabetea’ bezala definitu dutenean.

Irailaren 16an, Frankismoaren biktimak izanen dituzte gogoan. Horretarako, 21:00etan, kalegoen plazan minutu bateko isilunea egiteko deia zabaldu dute. Ordu erdi beranduago, aldiz, parrokiako aterpean rantxo afaria prestatuko dute. Afari honetarako 1936ko arropekin jantzita joatea eskatu diote jendarteari.

Hilaren 22an, bestetik, 22:00etan ‘Ele!!! Lauaxeta-Lorca’ antzezlana plazaratuko dute eta biharmunean Frankismoaren biktima guztiei omenaldia eginen diete, Olasoko kolunbarioan, 12:00etan.

 

KOKAPENA
Elgoibar
Gipuzkoa