Meraki Fest
2017/11/18
Izarra
Araba
Meraki
AIPAMENAK

Azaroaren 18an, Meraki Fest, okupazioaren alde eta errepresioaren kontrako jaialdia ospatuko da Urkabustaizeko gaztaetxean. Egitaraua goizeko 11:00etan hasiko da, tailerrekin. Bertara gerturatzen direnek larrabustingintza zeramika tailerran, Truca Rec-ekoen birziklapen ehungintza sortzailean, Katxarrismos-en musika tresnan eta Serifly DIY-koen serigrafía tailerran parte hartzeko aukera izango dute.

Aldi berean tatuatzaileek euren orratzentzako azalen bila ibiliko dira Tatto Txokoan, artisau eta sortzaileek ekoizpenak plazaratuko dituzte eta puzgarriak izango dira umeentzako. Energiak berreskuratzeko 15:00etan bazkari herrikoia egongo da, eta bazkalostean, musikaren txanda izango da, ondoko taldeekin: Kuma No Motor, Desorden, Drei affen, Marmol, Gaitze, Tenue, Frantzeska, Drumkopters, Oki Moki, Astarte eta Haginak.

KOKAPENA
San Vicente, 21
Izarrako gaztaetxea
Izarra
Araba