Metroari STOP: Mobilizazioak eta manifestazioa
2017/11/14 - 2017/11/18
Donostia
Gipuzkoa
Manifestazioa_zb
AIPAMENAK

Azaroaren 14, 16 eta 18an, hainbat mobilizazio egingo dira Donostiako Metroaren pasantea eraikitzeko asmoz Antiguan iragarri duten obren hastapena geldiarazteko.

Hasteko, 14an, arratsaldeko 17:45ean, kontzentrazioa izango da Ganberaren atarian, proiektuaren bultzatzaileei jendartean desadostasun zabala pizten duen proiektu hori geldiaraz dezaten exijitzeko.

16an, goizeko 10:00etatik aurrera, obrak gelditzeko aldarrikapen gune bat egingo da lanak hasi nahi dituzten Zarautz Etorbideko eta Eugenio Imaz kaleko eremu kaltetuan.

Eta 18an, ‘Inposaketarik ez! Stop Metroari’ lelopean manifestazioa ospatuko da. Arratsaldeko 17:00etan Antiguako elizatik hiri-erdialdera abiatuko da, bulebarrera zuzendu eta Alderdi Ederren amaitzeko.

KOKAPENA
Donostia
Gipuzkoa