Minbiziaren aurkako I. Zunbatoia
2017/05/20

17:00-19:30.

Donostia
Gipuzkoa
Zunba
AIPAMENAK

Donostiako Minbiziaren aurkako I. Zunbatoia izango da Bentaberri kiroldegian maiatzaren 20an, ‘Mugi zaitez minbiziaren aurka’ goiburuarekin. Sarreren salmentarekin lortuko den dirua Gipuzkoako Minbiziaren aurkako Elkartearentzat izango da.

Antolatzaileek azaldu dute Zunbatoiak bi helburu dituela: «Alde batetik, minbiziaren aurrean geldirik ez gaudela adierazi nahi da, eta bestetik, ikerketa dela bidea gaixotasunari aurre egiteko. Ikerketarik gabe aurrerabiderik ez dago».

Horrela, Zunbatoia Bentaberri kiroldegian egingo da, 17:00etatik 19:30era. Sarrerak aldez aurretik erosten badira helduek 12 euro eta haurrek 5 euro ordainduko dituzte; bertan erosten badira 15 euro helduek eta 8 euro haurrek. Egunean zehar biltzen den dirua Gipuzkoako Minbiziaren aurkako Elkartearentzat izango da, eta minbizia duten pertsonei eta senideei zerbitzuak eskaintzeaz gain, ikerketarako ere erabiliko da. ‘Mugi zaitez minbiziaren aurka’ goiburua duten kamisetak 5na eurotan salduko dira.

Maila handiko irakasleak izango dira zunbatoian, besteak beste, Angel Moreto, Anny Rodriguez eta Darvin Cruz. Guztira, 17 irakasle izango dira saioan arratsaldea girotzen, eta ezustekoaren bat ere izango da.

ORDUA

17:00-19:30.

KOKAPENA
Xalbador Bertsolariaren Kalea, 2
Bentaberri kiroldegia
Donostia
Gipuzkoa