Mintzalasai 2017
2017/09/08 - 2017/10/21

23:59

Baiona, Angelu, Miarritze
Lapurdi
Mintzalasai-logo2016
AIPAMENAK

Irailaren 8tik urriaren 21era bitartean Mintzalasai zikloaren 6. edizioa ospatuko dute Baionan, Angelun eta Miarritzen. Tailerrak, bisitak, ikusgarriak, ate irekitzeak, jaia... Sei astez, bertako elkarteek ekitaldi parrasta bat prestatu dituzte euskararen erabilera sustatzeko. Euskal kultur erakundea ere partaide da.

Antolatzaileek ekintzez josi dute egitarau, beste batzuen artean; bertso saioa egongo da Saran Maddi Sarasua, Nahia Sasco eta Aitor Servier bertsolariekin (13an); Euskara ibiltaria izango dute Baionan (11n); Soka erakusketa Irisarrin ( 12an).

Bestalde, atal musikalaren aldetik irailaren 9an TTek elektrotxaranga, Itziarren semeak, Willis Drummond eta Dj Tirri &Tery taldeak arituko dira Saran. Irailaren 11n  Saran ere Xiberotarrak eta Garilak 26 taldeen txanda izango da. Irailaren 12an Azkainen Larrun kanta emanaldia izango dute. Irailaren 22an Bidarten Pokelele, Hesian eta Danakil taldeen kontzertuak egongo dira.

ORDUA

23:59

KOKAPENA
Anglet 64600
Mintzalasai
Baiona, Angelu, Miarritze
Lapurdi