Kepa Junkera eta Sorginak, San Juan Gauean
2017/06/23

22:30

Mungia
Bizkaia
Unknown
AIPAMENAK

Izenduba Basoak parkeak ekainaren 23ko Mungiako San Juan Gaua eginen du, Uriguen parkean. Gaueko 22:30tatik aurrera, Kepa Junkera eta Sorginak ‘Maletak’ izeneko kontzertua eskainiko dute, tradizioa eta sorkuntza bateratuz.

‘Maletak’ antzinako tradizio, munduko erritmoetan inspiratutako musika eta publikoaren energiaren arteko topaketa da. Esperientzia musikal eta bisual honetan, Kepa Junkera Sorginak taldearekin bat dator, kantak, dantzak eta perkusioko instrumentuak jotzen dituztenak.
Baina ez hori bakarrik, gau berezi honetan, Karmele Gisasola, harri-jasotzailea, eta Aitzol Atutxa, aizkolaria, ere izango dira ikuskizun honen parte.

Kepa Junkera Bilboko trikitilari ospetsua da. Lehen diskoa argitaratu zuenerako trikiti txapelketetan zaildua zegoen Kepa Junkera. 11 urterekin hasi zen soinu txikia jotzen, aititek panderorako eta amak euskal dantzetarako zuten zaletasunari erantzunez, Bilboko Errekalde auzoan.

Geroztik, hamaika disko kaleratu ditu eta horiez gain, hainbat kolaborazio egin ditu, bere hastapenetan Oskorrirekin (1983tik) eta denbora pasa ahala beste talde eta bakarlari handi batzuekin: The Chieftains, Carlos Nuñez, Tomas San Miguel, La Bottine Souriante, Alasdair Fraser, Hevia, Justin Vali, La Musgaña eta Xose Manuel Budiño, besteak beste.

2016tik Sorginak taldearekin ari da bira egiten, dantzari, kantari eta perkusiojole diren emakume gaztez osatutako taldearekin. Mungiako kontzertuaren aurretik, Tarbesen, Gandian eta Parisen izango dira ‘Maletak’ ikuskizuna aurkezten.

ORDUA

22:30

KOKAPENA
Kalea Lauaxeta Olerkari, 35A, 48100
Uriguen parkea
Mungia
Bizkaia