Nafarren Biltzarra
2017/12/03
Iruñea
Nafarroa
Biltzarra
AIPAMENAK

Abenduaren 3a Nafarren Biltzarra Eguna dela eta ekitaldi desberdinak ospatuko dira Iruñean, Orreaga Fundazioak antolatuta.

Jaieguna 11:45ean hasiko da kalejirarekin, Udaletxeko Plazatik abiatuta. 13:00etan, Foru monumentuan, ekitaldi nagusia ospatuko da txalaparta, bertsolariak, aurresku eta jauziekin. Bertan parte hartuko dute Eulália Subirà (Assamblea Nacional Catalana) eta Victor Terradellas (Fundació CATmón). Gainera, ekitaldian ‘Mariscal Pedro de Navarra’ (Xabier Irisarri-ri) eta ‘Conde de Lerin’ (Izquierda-Ezkerra-ri) sariak banatuko dira. Bukatzeko, 15:00etan, herri bazkaria izango da Arrano Beltza Elkartean.

Egitaraua

11:45 Udaletxeko Plazatik abiatuta, kalejira: Joaldunak, Barañaingo trikitilariak, Ortzadar, Iruña Taldea, Amaiur eta Muthiko Alaiak, eta Herri Kantuz talde bat.

13:00 Foru monumentuan, Ekitaldi Zentrala.

15:00 Herri Bazkaria. Arrano Beltza Elkartean. Tiketak: Herrikon eta Meson de la Nabarrerian (Kopuru mugatua).

KOKAPENA
Iruñea
Nafarroa