Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoak
2017/03/18 - 2017/03/26

17:30.

Bera, Antsoain eta Agoitz
Nafarroa
Nafarroa_bertsolari
AIPAMENAK

Martxoaren 18, 19 eta 26an jokatuko dira Nafarroako Bertsolari Txapelketaren azken hiru finalaurrekoak, Beran, Antsoainen eta Agoitzen, hurrenez hurren. Proba hauetan sailkatzen direnek jokatuko dute apirilaren 8an Iruñean ospatuko final handian.

Lehena martxoaren 18an izango da, Berako kultur etxean, arratsaldeko 17:30ean. Parte hartzaileak izango dira Julio Soto, Eneko Lazkoz, Iñigo Olaetxea Ander Fuentes ‘Itturri’, Kotte Plaza eta Alazne Untxalo.

Bestalde, hilaren 19an, Antsoaineko antzokian jokatuko dira bigarren finalaurrekoak, arratsaldeko 17:30ean. Xabier Terreros, Xabier Maia, Iker Gorosterrazu, Saioa Alkaiza, Josu Sanjurjo eta Mikel Lasarte arituko dira.

Azkenik, martxoaren 26an jokatuko da falta den norgehiagoka, Agoitzeko kultur etxean, arratsaldeko 17:30ean. Bertan Aimar Karrika, Julen Zelaieta, Joanes Illarregi, Eneko Fernandez, Patxi Castillo eta Oier Lakuntzaren saioak entzun ahalko dira.

ORDUA

17:30.

KOKAPENA
Zenbait tokitan
Bera, Antsoain eta Agoitz
Nafarroa