Nahasmendu obsesibo-konpultsiboari buruzko hitzaldia
2017/09/13

18:30

Ordizia
Gipuzkoa
Toc-kartela-ordizia
AIPAMENAK

Ordiziako Barrena Kultur Etxeak nahasmendu obsesibo-konpultsiboari buruz hitzaldia hartuko du irailaren 13an. 18:30etatik aurrera, gaixotasun horretan aditua den Rosa Lafuente sikologo klinikoak patologia horren nondik norakoak azalduko ditu.

Lafuenteren helburua gizarteak nahasmenduari buruz duen ikuspegi murritza zabaltzea da, munduko biztanleriaren %2k gaixotasun hori duela kontuan hartuta. Horretarako, psikologoak saio praktikoa egingo du, kontsultatik pasa zaizkion kasuen analisiaren bitartez, eta nahasmendu mota ezberdinetan sakonduko du, batez ere gaixotasunaren adierazpen ikusezinak eta ezezagunak aztertuz.

ORDUA

18:30

KOKAPENA
Nikolas Lekuona Plaza, 1, 20240
Barrena Kultur Etxea
Ordizia
Gipuzkoa