‘Navarrorum’, euskararen gaineko dokumentu historikoak
2017/09/22 - 2017/12/31

10:00 - 20:00

Iruñea
Nafarroa
Navarrorum_erakusketa
AIPAMENAK

“Navarrorum. Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondareaizeneko erakusketa izanen da ikusgai irailaren 22tik aurrera Nafarroako Errege Artxibo Orokorrean, Iruñean. Erakusketan, euskarak Nafarroan historikoki izan duen agerpenadokumentuen bidez jasotzen da, Antzinako Erromatik XIX. mendera arte.

Horretarako, 36 ale aukeratu dira, kontu handiz, lekuko gisa duten balio handiarengatik. Dokumentuak sei bloketan bilduta daude, gaika, eta hizkuntzari buruzko lekuko historikoen bilakaera berari erantzuten diote.

Erakusketa Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuak antolatu du eta Euskarabidearen laguntza izan du, ikus-entzunezko edukiak egin dituena, dokumentuak erakusketa amaitu eta gero ere gordetzen direla bermatzeko helburuarekin. Horrela, Nafarroako kultura-ondarea hedatzea nabarmentzen da, hori baita Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren funtsezko eginkizunetako bat.

Bisitak abenduaren 31 arte egingo ahalko dira, goiz guztietan, 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeetan, 17:00etatik 20:00etara. 2018ko urtarriletik aurrera Nafarroako herri nagusietatik eramango da, eta historian zehar hizkuntza agertu den tokietatik jarraituko du.

Las pruebas documentales de que el euskara es la ‘lingua navarrorum’.

ORDUA

10:00 - 20:00

KOKAPENA
Calle Dos de Mayo, s/n, 31001
Nafarroako errege artxibo nagusia
Iruñea
Nafarroa
OSAGARRIAK