Neuroz piroz be, Kurdistanekiko elkartasun astea
2017/03/17 - 2017/03/25
Gasteiz
Araba
Kurdistan_jornadak
AIPAMENAK

Martxoaren 17an hasiko da Gasteizen Kurdistanekiko elkartasun astea, Askapena elkarteak antolatuta. Ekimena urte berri kurduaren ospakizunen baitan ospatzen da, eta horregatik du Newroz piroz be izena, hala esaten baita urteberri on komunitate kurduetan.

Horrela, hilaren 17an, Siria Iparraldeko Federazioaren urteurrena ospatzeko ekitaldi berezi bat egingo da, brindis batez lagundua. Gaueko 21:00etan izango da Gasteizko gaztetxean.

Bestalde, martxoaren 21ean, newroz egunean, ‘Biji Kurdistan! Turkiar faxismoari Stop’ lelopean kontzentraziorako deia luzatu dute, 19:30ean Korreosen.

Azkenik, martxoaren 25ean Kurdistanen aldeko jardunaldien txanda izango da, Errekaleor auzo askean. Bertan, ‘Los Kurdos: quiénes son, de dónde vienen, a dónde van’ hitzaldiaz, ‘Kurdistan, guerra de chicas’ dokumentalaz, bazkari herrikoiaz dota Andreina Jolin-en emanaldi musikalaz gozatzeko aukera izango da.

KOKAPENA
Herriko hainbat lekutan
Gasteiz
Araba
LOTURAK