Oier Gomez preso gaixoaren aldeko protestak
2017/04/22 - 2017/04/26
Baiona
Lapurdi
Oiertxo
AIPAMENAK

Apirilaren bukaeran zenbait mobilizazio egingo dira Oier Gomez preso politikoaren egoera salatzeko, zenbait eragilek antolatuta: Oiertxo SOS, Sare, Bagoaz eta Etxerat.

Apirilaren 22an Elkartasun Eguna izango da Gasteizen, non mahai inguru bat, bazkari herrikoia eta mobilizazio bat izango diren. Hilaren 26an ere ‘Oier etxera gunea’ ezarriko da, aske geldituko den ala ez jakingo den egunean babesa emateko preso gazteari. Amaitzeko, maiatzaren 6an manifestazio bat izango da, Sarek antolatuta, euskal preso politiko guztien askatasuna eskatzeko.

Urtarrilaz geroztik ingresatuta dago Gomez, Ewing sarkoma dela eta sei hilabeteko bizi itxaropena eman ziotenetik. Hilaren 24ean jakingo da ea zigorra eteteko eskaera aintzat hartzen den ala ez. Bestalde, 26an gasteiztarraren aurka dauden hiru euroaginduak aztertuko dira, eta orduan jakingo da ea aske geldituko den ala ez.

Hiru epaile, fiskala, idazkari bat eta Oier Gomezen abokatua bisitan izan zituen Parisko Piite-Salpetrier ospitalean, ikusteko ea nolakoa den bere egoera. Fiskalaren jarrera funtsezkoa izango da epaiketan, helegiterik jartzen ez badu euroaginduak bertan behera uzteko lanetan hasi baitaitezke.

Testuinguru horretan izango dira manifestazioak hilaren 26an, Bagoaz eta Sare elkarteek antolatuta. Baionako kasuan, goizeko 10:00etatik aurrera hasiko dira informazioa banatzen. 13:00etatik aurrera elkarretaratze iraunkorra izango da Lesseps kaian, hainbat filmeren emanaldiez jarraitua. Proiekzioak amaitzean erabakiaren zain egongo dira.

KOKAPENA
Lesseps kaia
Baiona
Lapurdi
LOTURAK