Okupazioaren aldeko manifestazioa
2017/10/14

17:30.

Bilbo
Bizkaia
Okupazioa
AIPAMENAK

Urriaren 14an, Okupazioaren aldeko manifestazioa egingo da Bilbon, Gazte Asanbladen Sareak antolatuta. Mobilizazioa Zabalburu plazatik abiatuko da arratsaldeko 17:30ean,  Bilboko gaztetxeen egoera salatzeko asmoz.

Antolatzaileek gogoratu dutenez, Errekaldeko Etxarri gaztetxea 2016. urtean itxi zuten eta Deustuko Gazte Lokalak hutsarazteko agindu bat etetea lortu dute momentuz. 26 urteko ibilbidea duen lokal autogestionatuaren arduradunak Bilboko Udalarekin elkarrizketak burutzen ari dira eta iraun bitartean kaleratzerik ez bultzatzeko konpromisoa hartu du Udalak. Insonorizazio proiektu bat aurkeztuko dutela eta kontzerturik ez dutela burutuko hitz eman dute gazte lokaleko ordezkariek.

ORDUA

17:30.

KOKAPENA
Zabalburu plaza
Bilbo
Bizkaia