‘Oñatiko altxorrak’ bisita gidatuak
2017/07/08 - 2017/08/31

13:00 eta 17:00. 

Oñati
Gipuzkoa
Onati
AIPAMENAK

Euskal Toledo bezala ezagutzen den Oñati ezagutzeko aukera egongo da uztaila eta abuztuan zehar. ‘Oñatiko altxorrak’ bisita-gidatuen bidez Oñatiren historia, kultura eta bere baitan aurki daitezkeen ondare aberatsa ezagutzera eman nahi da. Uztailean bisita-gidatuak aste bukaera nahiz jai-egunetan eskainiko dira eta abuztuan egunero.

Euskal Herrian sortutako lehen unibertsitatea eta XIV-XIX mendeetan zehar Gebara familiaren boterea irudikatzen duen San Migel parrokia dira bisitariak ezagutuko dituen monumentuak. Eta bide batez, beraietan gordetzen diren altxorrak: Sancti Spiritus unibertsitateko kapera platereskoa, mudejar estiloko kasetoidurak, Gebaratar kondeen kripta, Rodrigo Mercado de Zuazolaren mausoleoa eta erreka batek zeharkatua den estatu mailako klaustro bakarra.

ORDUA

13:00 eta 17:00. 

KOKAPENA
San Juan 14
Oñatiko turismo bulegoa
Oñati
Gipuzkoa