OndareBideak, euskal ondare digitalaren bilduma
2016/10/12 - 2017/07/01
Donostia
Gipuzkoa
Ondarebideak-contenido
AIPAMENAK

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak OndareBideak proiektua sustatu du, eta euskal ondare digitala bildu, erakutsi eta interpretatzeko modu berriak jarriko ditu beraien webgunean. Elhuyar Fundazioak garatu du egitasmoa, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) IXA ikerketa taldearekin eta Euskomedia Fundazioarekin batera.

Egitasmoaren sorreran parte hartu duten erakundeetako ordezkariek aurkezpenean azaldu dutenez, internetek bide berriak zabaldu ditu ingurua ezagutzeko, bidaiatzeko, harremanak egiteko eta museoak bisitatu eta ezagutzeko, eta OndareBideak proiektuak, teknologia berrien arloan aurrerapausoa emanez, webgune interaktibo batean euskal ondarea bildu eta hura ezagutzeko modua jarri nahi du.

Horrela, ondare hori guztia gune bakarrean bildu eta erakustea da OndareBideak webgunearen asmoa, «Donostialdeko funtsetatik abiatuz, euskal kulturaren museo birtual bihurtzea, hain zuzen». Egun, 30 erakunderen funtsak biltzen ditu egitasmoak, eta 400.000 elementutik gora daude ikusgai (argazkiak, bideoak, artikuluak, partiturak, kantuak, eskutitzak), zenbait ibilbide edo erakusketatan antolatuta. «Erakundeen arteko elkarlana sustatzea eta, guztion artean, sare kultural osatu, indartsu eta aberats bat osatzea da helmuga», gaineratu dute.

Halere, erakundeak ez ezik, herritarrak ere protagonista izango dira. Lehenengoek zabaldu ahal izango dituzten bilduma zein edukiez gain, herritarrek ere aukera izango dute eduki berriak txertatzeko, erakusketa digitalak egiteko eta beste herritar batzuek prestatutako erakusketak bisitatu eta haien gainean iritzia emateko.

KOKAPENA
Donostia
Gipuzkoa
LOTURAK