Ordiziako Santa Ana jaiak
2017/07/15 - 2017/07/31
Ordizia
Gipuzkoa
Ordiziakosantaanak
AIPAMENAK

Uztailaren 15etik 31ra bitartean Ordiziako Santa Ana jaiak ospatuko dira. Egitarau oparoa antolatu dute adin guztietako jendea jaietaz gozatzeko: skate txapelketa, Zumba erakustaldia, umeentzako jolasak eta koadrilla txiki eguna, ume eta helduentzako danborradak, txokolada herrikoiak, kalejirak buru-handiekin, pilota partidu profesionalak...

Bestalde, kontzertuen aldetik, uztailaren 21ean, gaztetxean, Gatom, Agresion Verbal eta Zensura taldeak arituko dira, eta ondoren txosnagunean, La txula Potra, Suversa eta Kutun egongo dira oholtza gainean. 22an 17:00etatik aurrera Goierripunk jaialdia egongo da gaztetxean, eta iluntzean txosnetan Fumut, Potrotaino eta Las Tipex taldeen eskutik kontzertuak. 24an txosnagunean, 00:00etatik aurrera Voltaia eta Ezinke taldeak izango dira protagonista.

KOKAPENA
Plaza Nagusia, 10
Plaza nagusia
Ordizia
Gipuzkoa