Orkoiengo San Juan festak
2017/06/21 - 2017/06/25

19:00

Orkoien
Nafarroa
Orkoien
AIPAMENAK

Ekainaren 21etik 25era izango dira Orkoiengo San Juan festak. Arratsaldeko 19:00etan hasiko dira txupinazoaren jaurtiketarekin. Jarraian Erraldoi eta Buruhandiak abiatuko dira herriko kaleetan zehar eta gauean zezen-gurpilduna eta zezensuzkoa izango dira.

Ekainaren 22an adinekoen eguna ospatuko da eta 23an Orkoiengo eguna izango da, jaietako egun handia. Haurren eguna ekainaren 24an ospatuko da. Egunean zehar haur jolasak eta puzgarriak izango dituzte gozagai herriko txikienek. 

Ekainaren 25ean amaituko dira festak. Arratsaldean Gorozingo Reta ganadutegiko bigantxak izango dira eta gauean zezensuzkoak itxiera jarriko die festei Saramago pasalekuan.

ORDUA

19:00

KOKAPENA
Plaza Iturgain, s/n, 31160
Udaletxea
Orkoien
Nafarroa
OSAGARRIAK